2010/09/02

GELA PRESTATZEN

Ikasturtea hasi da; lankideak agurtu, berriak ezagutu, bilerak eta ... gelak prestatu eta txukundu behar ditugu. Espazioak ere hezitzen du; hona hemen hori buruz argitaratutako artikulu bat GURE GELA: LAU PARETA BAINO GEHIAGO . Bertan aipatzen den bezala, gure gelak ezezik pasalekuak eta komunak prestatu ditzakegu. Pasa den kurtsoan haurrek egindako marrazkiak handitu (3 urtekoek trizikloak egin zituzten eta 4 urtekoek  arraina)eta komunean kopiatu eta gero margotu genituen. Bai polita geratu zela! Miróren obra bat dirudi

2010/07/06

!ASÓMBRATE¡

Hay veces que un proyecto trabajado en el aula te persigue. Este es el caso del proyecto que ya dimos por finalizado en marzo sobre las sombras y hace poco encontré un libro maravilloso de la editorial SM lleno de fotos de sombras. Ya lo he comprado para el curso que viene para que disfruten, jueguen e imaginen con este libro.

2010/05/29

LIBURUETATIK INFORMATZIOA BILTZEN

 Urtean zehar liburutegiko liburuak aldatzen ditut, berritzerakoan jalinmina sustatzen delako. Egipto buruzko bi liburu eta Nathional Geographic aldizkari batzuk jarri genituen gelako liburutegian. Ikasleak laster konturatu ziren  eta interes handiz irakurtzen hasi ziren. Halako batean haur batek liburuen argazki baten fotokopia eskatu zidan. Argazkiaren azpiko testua irakurri nion eta fotokopia atera genuen. Poz pozik bere lagunei erakutsi zion eta nola ez, gainontzeko guztiak fotokopiak nahi zituzten.
Fotokopien esker ikasleen interesaz konturatu nintzen, eta horrela proiektua bideratu nuen. Argazki bakoitzetik bi fotokopia atera nituen; bat ikasleentzat eta bestea hormairudiak egiteko. Lau ormairudi egin genituen ondoko gaiekin: "MOMIAK ETA SARKOFAGOAK"; "EGIPTOKO ESKULTURAK", "EGIPTOKO PAISAJEAK" eta "EGIPTOKO MARRAZKIAK".

2010/05/18

FAMILIAK GELA BARRUAN PARTE HARTZEN DUTENEAN

Betidanik kostatu zait nire gela familiei irekitzea, garen bezala erakusteko beldurragatik edota euskararen aitzakia dela eta, normalean guraso erdaldun izan ditudalako. Aurten eskola berri batean egoteagatik "araua" apurtzea ausartu naiz; beraien bidaiak kontatzera bi aita eta ama gure gelara etorri dira.
Bisita hauek bai baliogarriak izan direla! Benetan polita gurasoek prestatu dituzten hitzaldiak (egokituak, dibertigarriak, argazkiz beteta, errekurtso berriekin, janaria ere ekarri zuten ...). Ikasleen jarrera oso ona izan da (galderak, errespetua ...) Hiru hitzaldiak gazteleraz izan ziren. Une hoietan beraien arteko hizkera gaztelaniako joera zeukan; nirekin euskaraz eta hitzaldia ematen zuenarekin, nola ez, gaztelaniaz, horrek erreztu zuen ikasleek galdera sakonagoak egiteko.Asko ikasi dute.
Eta nik zerbait ikasi dut; merezi du gelako atea zabalik uztea.

2010/05/09

EGIPTOKO BIDAIA

Kurtsoa bukatzeko eskola osoak proiektu bat egiteko ardatza dugu: BIDAIAK.
Bidaia bat nola egiten den ikasteko gurasoak beraien esperientzia kontatzera gonbidatu ditugu.
Aldi berean aste santuko oporrak partekatzean, haur batek kontatu zigun museo batetara joan zela eta bertan MOMIA bat ikusi zuela. "Zer da momia bat?" galdetu zuten bere klasekideek. Argi zegoen zein zen ikasleen jakinmina. Haurren interesa eta eskolaren ardatza lotu ezkero, gure hurrengo proiektua EGIPTOko BIDAIA izango da.